Arkitektoak bere txostenean adierazi du eraikinak egiturazko kalte handiak dituela eta honenbestez hustu beharra dagoela. Ondorioz, udaltzainek hamar lagun atera dituzte barrutik; horietatik hirurentzat behin-behineko bizilekua lortu du Udalak, ostatu batean. Eraikinagaz zer jazoko den ez dute adierazi oraindino.