Berbaldi horretan, Kike Amonarriz hizkuntzalariak hurrengo gaiak jorratuko ditu: herritarrek Euskaraldian modu aktiboan parte hartzeko bideak, herritarren partaidetza, auzoetako dinamikak iraultzen laguntzea, euskararen aktibazio soziala… Aldi berean, hizlariak datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldiaren hurrengo edizioan aktibazio-prozesuan parte hartzeko deia egingo die pertsona interesatuei.
Solasaldia 11:30ean hasiko da eta amaitutakoan, mokadua izango da.