Udalerrian 'elektrolinerak' instalatzeko eskatuko du Getxoko PPk

Erredakzioa 2020ko urt. 29a, 18:39

© GETXOKO PP

Eduardo Andrade Getxoko PPren bozeroaleak adierazi du bere alderdiak mozio bat aurkeztu duela bihar, urriak 30, egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko, elektrolinerak instalatzeko eskatuz. "Mugikortasunaren asteak antolatzeak eta kaleak mozteak ez du ezertarako balio gero benetan eraginkorrak diren neurriak hartu ezean", esan du Andradek.

Alderdi Popularraren ustez, administrazio publikoek harro aldarrikatzen dute mugikortasun jasangarria sustatzen dutela, baina egiaz garatzen dituzte politikak bestelakoak izaten dira. Ildo horretatik, Andradek adierazi du Getxon ez dagoela auto elektrikoak eta hibridoak kargatzeko gunerik, eta haien ugazabek kanpora jo behar izaten dutela. 

Udalek politika egokiak egin behar dituzte kutsatzen ez duten energiak sustatzeko, Andraderen esanetan; "elektrolinerak ipintzeak ibilgailu elektriko gehiago erabiltzea eragingo luke".   

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun