Muxikebarrin zinema inplementatu gura du Getxoko Udalak

Erredakzioa 2020ko urt. 31a, 13:48

Getxoko Udalak azaldu duenaren arabera, zinearen eskaintzaren hasiera atzeratu egin da Muxikebarri Antzokian, "arazo teknikoengatik". Hala, hori zuzentzeko inplementazioak funtzionamenduan behin betiko jartzea ahalbidetuko du, eta hori behin amaituta iragarriko da.

Instalatutako teknologiaren eta hasieran planteatuta zegoenaren artean desadostasun bat antzeman ondoren, dagokion prozedura hasi da ikus-entzunezko teknologiaren instalazioaren enpresa esleipendunak baliabide teknikoak alda ditzan. "Eskaintza horrek aberastu egingo du Muxikebarrin dagoen kultur programazio nabarmena", arduradunen berbetan.

Udal-gobernuak diziplina-espediente bati hasiera eman dio, ekipamendu horren garapen teknikoa kudeatu duen udal-langilea den pertsona zigortzeko moduko erantzukizunik dagoen ala ez baloratzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun