Gaurko egunean, Agate Deuna eguna dela eta, ikasle zein helduen taldeak aterako dira gaur Getxotik kantatzera. Ikasleen artean, 21 taldek parte hartuko dute: Trinitarias, Zabala, Gobela, San Nikolas, Zubileta, Geroa, Larrañazubi, Romo eta San Ignacio, besteak beste.
Horrez gainera, helduen taldeak 18:00etatik aurrera jardungo dira kantan bi gune ezberdinetan; lehenengoa, Romo-Areetan, eta bigarrena, Andra Mari-Algortan. Azkenik, 20:00etan, guztien arteko emanaldia egongo da Andra Mari-Algortako Telletxe plazan.