SAHARagaz elkartasuna

Janari eta produktu higienikoak batzen dabiltza Getxoko kiroldegietan eta ikastetxeetan

Iratxe Olaizola 2020ko ots. 5a, 13:47
CC BY SA - P. LAMEIRO

Fadura eta Gobelako kiroldegietan eta hainbat ikastetxetan otsailaren 7ra arte egongo dira jakiak eta produktu higienikoak biltzeko ontziak. Horren helburua da Saharako biztanleek pairatzen duten elikadura-krisia arintzea.

Otsailaren 7ra bitartean produktuak eman gura dutenek jaki iraunkorrak eman ditzakete, hala nola arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekak; produktu higienikoetan, aldiz, konpresak eta helduentzako eta adingabekoentzako oihalak, besteak beste.

Euskal Karabanaren bitartez bidaliko dira bildutako produktuak errefuxiatuen kanpamenduetara. Horregaz batera kolaboratzen du Atfal Getxoko Sahararen aldeko elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Karabana hurrengoek antolatzen dute: Saharako Fronte Polisarioa, Euskal Fondoaren Sahararekin koordinatzeko Unitatea eta herri sahararrekiko elkartasun elkarteak.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun