Aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du Haszten elkarteak; Getxoko Udalaren Wanted programaren laguntzagaz Haszten TV programa sortu du, kirol egokituaren ingurukoa.
Lau lagunek parte hartuko dute programa horretan: Peru Gortazar Chapa (ekoizpen laguntzailea), Inazio Nieva Rodriguez (kazetari lana), Nerea Garcia Liste (kazetari lana) eta Jonatan Peña Sainz (zuzendaria). Lantalde horretako bik aniztasun funtzionala duten kirolariak dira eta elkartearen kide dira.
Programaren atalak
Programa hiru ataletan banatuko da. Lehendabizi, kirol egokituaren munduan ezaguna den kirolari bati elkarrizketa egingo diote. Ondoren, kirol ikuskizunen jarraipenak egingo dituzte eta elkarrizketa txikiak egingo dizkiete horren parte-hartzaileei. Amaitzeko, HaszTEST izendatutako atala egongo da; horretan, pantaila bitan banaturik aniztasun funtzionala duen kirolari bat hartu eta aniztasun funtzionalik gabeko beste kirolari bat aukeratuko dute eta galdera berdinak egingo dizkiete, kirola gai orokor moduan hartuta.
Programan parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena; horretarako, interesatuek 699 609 588 telefono zenbakira dei dezakete.