Carmen Diaz Gizarte Kohesioko Getxoko zinegotziak azaldu duenez, "prestakuntza hau berdintasunaren eta maskulinitateen arloan sentsibilizazio- eta prestakuntza-maila handitu nahi duten gizon guztiei zuzenduta dago, gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde".
Talde horri eta hurbildu gura duten gainerako gizonei prestakuntzak gizonezkoen ereduak aldatzeko konpromiso pertsonala eta politikoa hartzeko eta finkatzeko tresnak eskaini gura dizkie, baita indarkeria matxistaren aurkako zeregin aktiboa ere. Hiru sentsibilizazio- eta prestakuntza-tailerren ondoren, otsailetik maiatzera hurrengo tailerrak eskainiko dira:
- Otsailak 17: Gizonak eta feminismoa
- Martxoak 16: Gizonak eta zaintzak
- Apirilak 20: Gizonak eta maitasun erromantikoaren mitoak
- Maiatzak 18: Identitate maskulinoak eta sexu-aniztasuna
Saioak Gizonduz elkarteko Josetxu Rivierek emango ditu, Romo Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera. Sarrera librea izango dute, baina bertaratzea baieztatzea gomendatzen da (saio jakin baterako edo ziklo osorako) 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus helbidean. Haurtzaindegi zerbitzua edo behar bereziren bat behar izanez gero, aipatutako telefono edo helbide elektronikora jo daiteke.