Getxoko Udaltzaingoaren patruila batek marratuta zeuden hainbat auto atzeman zituen atzo, 00:16ak aldera, Algortako Benturillena kalean, Arrigunaga hondartzaren inguruan. Hala ere, udal-iturrien arabera, gune horren inguruetako kaleetan zeuden autoak izan dira kaltetuenak. Ibilgailu gehienek objektu zorrotz bategaz nahita egindako marrak zituzten.
El Correo egunkariak argitaratutakoaren arabera, 60 auto baino gehiago dira kaltetutakoak; hala ere, Getxoko Udaltzaingoak azaldu du 10 bat salaketa jaso dituztela gertaera horiengatik, "baina gehiago espero dira, delitu-ekintza horren ondorio izan daitezkeen turismo gehiago aurkitu direlako".
Ikerketa bat abiatu dute delitugilea edo delitugile-taldea aurkitzeko, eta eginbideak bideratu dituzte. Oraindino ez dago atxiloketarik.