Aurtengo parte hartzaileak hurrengoak izango dira: Lierni Rekondo (Lasarte-Oria), Martin Abarrategi (Aramaio), Ekiñe Zapiain (Bera), Irati Alcantantarilla (Urruña), Maddalen Ruesgas (Berango) eta Aritz Landeta (Getxo).
Afarirako txartela 12 eurotan salduko dute eta bertaratu gura dutenek izena emateko bide bi dute: emailez, albegetxo@gmail.com helbidera idatzita; edo telefonoz, 605 704 385 zenbakira deituta edo whatsapp bidez idatzita. Izena emateko epea gaur, otsailaren 12an, bukatuko da.