Iaz hasi ziren ekimen hori lantzen, Getxo Elika udal-programaren barruan, Azti Tecnaliagaz elkarlanean. Produktu-zerrenda osatzeko, eskaintza aztertu eta askotariko elikagai-sorta hautatu da. Horiek bat egiten dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila EAEn elikadura osasungarria bultzatzeko gauzatzen hari den ekimenagaz eta NAOS Estrategiak finkatzen dituen nazioarteko osasun-irizpideakaz. Irizpide horiek nutrizioari, ariketa fisikoari eta loditasuna prebentzioari ematen diete garrantzia.
Zerbitzuaren helburua da gutxienez eskainitako produktuen % 50ek bete ditzatela loditasun-tasak jaisteko nazioarteko osasun-erakundeek ezarritako irizpideak. Hala, eskaintzaren barruan daude frutak eta entsaladak, koipe gutxiko elikagaiak, palmondo-oliorik gabekoak, gehitutako azukrerik gabekoak, laktosarik gabekoak eta zeliakoentzat egokiak. Era berean, hobekuntzak egin dira ingurumen-inpaktua gutxitzeko: birziklatutako kartoizko edalontziak erabiltzea, nork bere edalontzia erabiltzeko aukera ematea eta elementu biodegradagarriak erabiltzea, besteak beste.
Vending gunea igerilekuen eraikin nagusiaren goiko solairuan dago, aisialdi-gunean, kiroldegiko ikasketa-gelen ondoan.