San Martineko Misioetako talde-elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzagaz, antolatutako emanaldia Txaramela Musika Eskolako haurren koroak eskainiko du. Sarrera irekia izango da eta publikoari borondatea eskatuko zaio.
Domekan, hilaren 16an, Kongoko Errepublika Demokratikoko Kansenia herrian eskolaratze-proiektu baten aldeko kontzertu solidarioa egingo dute Algortako San Martin elizan. Hitzordua 18:00etan jarri dute.
San Martineko Misioetako talde-elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzagaz, antolatutako emanaldia Txaramela Musika Eskolako haurren koroak eskainiko du. Sarrera irekia izango da eta publikoari borondatea eskatuko zaio.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!