Otsailaren 22rako programatu duten ikastaroaren goiburua Getxonatura: ezagutu eta zaindu da, eta 10:00etatik 13:00etara irautea aurreikusita dago. Sarrerarako berbaldi bat antolatu dute, hezegunean dagoen Ponpa-etxean. Horretan, espezie exotiko inbaditzaileen inguruan arituko dira: zer diren, zer arazo sortzen duten, zer egin daitekeen arazo horiei aurre egiteko eta konpontzeko, besteak beste.
Ostean, ibilbilbide bat egingo dute espezie horiek (arbustu japoniarra, tximeleten landarea eta basabaratxuria, berbarako) identifikatzeko eta ezabatzeko dauden metodoak ezagutzeko.
Tailerra zazpi urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago, baita ingurune naturalen kontserbazioarekiko interesa duten pertsonei ere. Horretan parte hartzeko izen-ematea egitea beharrezkoa da, boluenatura@gmail.com helbidera idatzita.