Gaur egun, datozen lau urteetarako jarduera-proposamenak jasotzen ari dira, honako ildo hauen inguruan: udal-kudeaketa jasangarritasun-irizpideakaz; ingurumen-kalitateko informazioa eskuratzea eta herritarren parte-hartzea aktibatzea; hirigintza jasangarrian aurrera egitea; udalerriko natura-balioak, biodibertsitatea eta paisaia zaintzea; eta ingurumen-kalitatea eta baliabideen erabilera jasangarria.
Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berriari buruzko proposamenak edo ideiak martxoaren 20ra arte bidal daitezke Getxoko Udalaren webgunearen bitartez.