Getxoko tabernek ordu bi beranduago itxiko dituzte ateak inauterietan

Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 12:40

2020ko Inauterietako jaiak direla eta, Getxoko Udalak inauterietan ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia luzatuko du aurten ere Itzubaltzeta/Romon, Areetan eta Algortan.

Itzubaltzeta/Romon eta Areetan, zapatu honetan, hilaren 22an, izango dira aratusteak; Algortan, aldiz, astebete beranduago, 28an eta 29an. Ohikoa denez, aipatutako egunetan udalerriko ostalaritza-jarduera babesten jarraitzeko, ostalaritza-establezimenduak ixteko ordutegia ordu biz luzatuko da. Hala, 1 taldeko lokalek (dastalekuak, txurro-dendak...) 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute; 2 taldekoek (kafetegiak, tabernak...) 04:30ak arte; 3 taldekoek (pub-ak, klub-ak...) 06:00ak arte; eta 4 taldekoek (diskotekak..) 08:00ak arte.

Egitarauak, herriz herri

Getxoko auzo denetako inauterien egitarauak ikusteko jo helbide honetara: www.hiruka.app edo deskargatu gure APPa Android edo iOSerako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun