Nazioartean ezaguna den Halíř Trío hirukotea honakoek osatzen dute: Eduardo García Salas (biolina), Jana Podolská (cello) eta Václav Mácha (pianoa). Hirurak ere nazioarteko interprete-lehiaketetan saritutakoak dira. Taldea 2016an sortu zen Karel Halíiz (Vrchlabí 1859-Berlin 1909) biolin-jotzaile birtuoso txekiarraren figura ezagutarazteko, zeina, herrialdeko ondare historiko musikalaren parte izateaz gain, munduko biolin-jotzailerik onenetakoa baita askoren ustez.