Orain arte Herri Batzorde gisa ezagutzen zena, aurten Euskaraldia Laguna izango da. Horiek Euskaraldiaren antolaketa-lanetan laguntzeko prest dauden pertsonak auzokako lan-taldeetan eta zeregin zehatzetan behar egiteko aukera izango dute. Hala, bigarren edizioa antolatzeko herritarrak aktibatu behar dira berriro, baita horiek indartu ere. Horretarako bilera bi egingo dituzte egunotan. Lehenengo bilera otsailaren 26an, eguaztenean, izango da, 18:30ean, Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan; bigarrena, aldiz, otsailaren 27an, eguenean, 18:30ean, Romo Kultur Etxean.