Las Negras del 45 taldearen lehenengo kontzertua izango da EAEn. Emanaldia19:00etan hasiko da eta bost euroan egongo da sarrera salgai, hiru euroan musika eskolako ikasleentzat.
Tatiana Suárez eta Mónica Matabuena bizkaitarrek eta Pahola Crowley Karibeko abeslariak osatzen dute Las Negras del 45. Talde ugaritan ibili izan dira hirurak, musikaren hainbat esparru landuz. Getxon Emmet Crowley gitarra-joleak eta Tomás Merlo kontrabaxu-joleak lagunduko diete.
Musika Eskolaren tailerra
"En clave de mujer" zikloaren barruan, bestalde, Andres Isasi Musika Eskolak ahots-teknikak lantzeko tailerrak antolatu ditu. Miren de Miguel sopranoa izango da dinamizatzailea.
Tailerra martxoko domeka guztietan egingo dute, 10:30etik 13:30era, eta matrikula 60 euroan egongo da, 45 euroan Musika Eskolako ikasleentzat.
Tailerrean izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko aisasimediateka@getxo.eus helbidera idatzi beharko da.