Domekan, martxoaren 1ean, bertokoak diren zuhaitzen landaketa egingo dute Negurin, Gobelaren ibarrean. Auzolanean egingo dute hori, Gune eta Getxoko Auzokideok elkarteek deituta. Marisabel parkean (Gernika parkea izena zuena) jarri dute hitzordua, Larrañazubiko sarreraren ondoan, 10:30ean.
Bertoko zuhaitzak landatzeko ekimena antolatu dute Gune eta Getxoko Auzokideok elkarteek domeka honetarako, martxoaren 1erako. Gobela ibaiaren ibarrean egingo dituzte lanak, Neguri aldean; hala, 10:30ean jarri dute hitzordua, auzo horretako Marisabel parkean, antzinako Gernika parkean, alegia.
Bertoko zuhaitzak landatzeaz gainera, inbaditzaileak diren landareak kenduko dituzte eta Asiako liztorraren (Vespa velutina) kontrako tranpak jarriko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.