Animaliok hobeto kontrolatzeko eta hilketa eraginkorra izateko, auzokideen lankidetza eskatu du Udalak. Esate baterako, iradoki dute kaleko animaliak ez elikatzea (hegaztiak, katuak...), bide publikoetan janari-arrastorik ez uztea, paperontziak erabiltzea eta 20:00ak eta 22:00ak bitartean botatzea zaborra.
Kanpaina auzoz auzo egingo da, data hauetan:
- Martxoaren 2an: Areeta aldea
- Martxoaren 3an: Romo-Zugazarte aldea
- Martxoaren 4an: Neguriko goiko aldea (metroko trenbidetik Ereagako hondartzaraino)
- Martxoaren 5ean: Neguriko beheko aldea (metroko trenbidetik Gobela ibairaino)
- Martxoaren 6an: Arrigunaga eta inguruak
- Martxoaren 9an: Algortako goiko aldea
- Martxoaren 10ean: Bidezabal-Ollarretxe gunea
- Martxoaren 11n: Algortako beheko aldea
- Martxoaren 12an eta 13an: Andra Mari
Jabe-erkidego pribatuei arratoiak hiltzeko mantentze-zerbitzua egitea gomendatzen zaie euren komunitateetako lorategi eta barruko patioetan, tratamendua eraginkorra izan dadin.