Amesten elkarteak 5 urte daramatza aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lan egiten. Hala, bide horren segitzeko asmoz, "Komunitatea eraldaketaren ardatz" izeneko jardunaldia antolatu du martxoaren 14rako Romo Kultur Etxean. Horretan, ezgaitasunaren arloan eta partaidetza komunitarioan adituak diren hainbat profesional parte hartuko du, hala nola Aurora Madariaga, Deustuko unibertsitateko Aisia eta ezgaitasuna katedraren zuzendaria; Ester Ortega, Tuya Fundazioaren zuzendaria; eta Isabel Guirao, A Toda Vela elkartearen zuzendaria. Horiek denek desgaitasunen bat duten pertsonen bizimoduan komunitateak eta inguruak duten eraginari buruzko gakoak emango dituzte. Horrez gainera, mahai-inguru bat egingo dute, eta horretan zuzenean entzun ahal izango dira bertako erakundeetako aniztasun funtzionala duten pertsonak eta profesionalak. Horretarako, Haszten, Fekoor eta Gaude elkarteak gonbidatu dituzte eta horiek euren ekintzak eta proiektuak azalduko dituzte. Horrez gainera, Arymux dantza-taldeak amaiera emango dio topaketari ikuskizun dinamiko bategaz.
Programa osoa ezagutzeko jo helbide honetara. Bertan, programa osoa ikusteaz gainera, izena emateko aukera egongo da. Sarrerak mugatuta egongo dira eta 10 euroko prezioa izango dute.