Larrañazubin dago kokatuta Ingurumen Aretoa, Bolueko hezegunetik hurbil. Horren helburu nagusia da ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eta gure inguruaren garapen iraunkorraren aldeko jarrerak sustatzea. Era berean, tokian tokiko baliabideak aprobetxatu eta Getxoko natura-ondarearen zaintza sustatuko du baita ere. Horren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:30era. Asteburu eta jai egunetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Informazio gehiagorako deitu 688 883 596 telefono zenbakira edo jo hurrengo webguneetara: www.getxo.eus edo www.ortzadar.es.
Faunaren Jarraipenari eta Natura Ingurunearen Azterketaren zerbitzuari dagokionez, aldiz, horren kudeatzailea den Bolue Ingurumen Ikerketak enpresak helburu eta ekintza batzuk betetzea aurreikusten ditu: hiriguneko fauna aztertzea; korridore ekologiko bat sortzea; faunako espezie guztien jarraipena egitea; espezie exotiko inbaditzaileen kontrola eta zaintza egitea; kokagune desberdinetan dauden espezie bereizgarrien inbentarioa eta populazio-erroldak egitea; hegaztien eraztunketa zientifikoa egitea; informazio- eta dibulgazio-kanpainak antolatzea; eta ingurumenari lotutako boluntariotzako jarduerak sustatu eta babestea.