Aurreko urteetako edizioen arrakasta ikusita, Getxoko Udalak ekimen hori bermatuko du aurten ere herriko komertzioa bultzatzeko eta sektore komertzialak eskaini dezakeena erakusteko asmoz. Hala, 89 dendak parte hartuko dute Getxoko Izakinen Amaierako Merkatuan, martxoaren 11, 12 eta 13an goizez eta arrastiz eta zapatuan, martxoaren 14an goizez.
Eguraldiak lagunduko ez balu, egitasmoa martxoaren 16ra arte, astelehenera arte, luzatuko litzateke.