Ereagako igogailua itxiko dute, behin-behinean, mantentze-lanengatik

Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 11:05

Datorren astean Ereagako igogailuan egin beharreko prebentziozko mantentze-lanak direla eta, azpiegitura horren zerbitzua etengo dute astelehenetik eguaztenera, martxoaren 9tik 11ra. Getxoko Udalak jakinarazi du ahalegina egingo dela zerbitzua ahalik eta lasterren berriz hasteko.

Igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburua da instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun