Erasoa jasan zuen gaztea, buruan zuen ebakidura dela eta, ospitalera eroan behar izan zuten. Ertzaintzaren patruila batek erasotzailearen deskribapenagaz bat egiten zuen gazte bat topatu zuen inguruko kaleetan. Atxilotua epaitegiaren esku geratu da.
Domeka goizaldeko 03:30ak aldera Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen Areetan, botila bategaz beste bati eraso egin ondoren. Taberna batean gertatu zen erasoa eztabaida bat medio zela.
Erasoa jasan zuen gaztea, buruan zuen ebakidura dela eta, ospitalera eroan behar izan zuten. Ertzaintzaren patruila batek erasotzailearen deskribapenagaz bat egiten zuen gazte bat topatu zuen inguruko kaleetan. Atxilotua epaitegiaren esku geratu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!