Lehenengo berbaldia barikuan, martxoaren 13an, izango da, Luciano Pavarotti: prodigio y luz sonora izenburuaren pean. Hurrengo saioa martxoaren 27an egingo dute, Maria Callas: talento y oficio como ofrenda al repertorio gaiari buruzkoa. Saio biak musika-eskolako Mediatekan izango dira, 18:30ean, eta sarrerak 3 euroan egongo dira salgai.
Azkenengo saioa maiatzaren 9an izango da; horretan, joan den abenduaren 11n zendu zen Javier de Solauni omenaldia egingo diote, tenore modura eta euskal musika-ondarea kontserbatzen egindako lanagatik. Kontzertuan bere ikasle izan ziren abeslariek parte hartuko dute. Omenaldirako sarrera gonbidapenaren bidez lortu ahal izango da eta 19:00etan emango diote hasiera ekitaldiari, auditorioan.
Sarrerak eta gonbidapenak eskuratu ahal izateko Areetako Andres Isasi musika-eskolara joan beharko da; informazio gehiago eskuratzeko aisasimediateka@getxo.eus helbidera idatz daiteke.