Koronabirusa Uribe Kostan

Estatu mailan aritzen diren Getxoko kirol-taldeek ateak itxita jokatuko dituzte partiduak

Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 11:49

Koronabirusaren krisia dela eta, Estatu mailan jokatzen duten udalerriko kirol talde denen partiduak ateak itxita jokatuko dutela jakinarazi du Getxo Kirolak erakundeak. Talde horiek hurrengoak dira: Getxo Rugby (emakumezkoak eta gizonezkoak), Arenas futbol taldea, Romo futbol taldea (gizonezkoak) eta Bizkerre futbol taldea (emakumezkoak).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun