Autobus geltoki berria jartzeko lanak hasiko dira bihar, eguenean, Telletxe kalean, gaur egun metroaren geltokiaren parean dagoena ordezkatuko duena. Geraleku berria Telletxe eta Amezti kaleek bat egiten duten lekuaren parean kokatuko da, TAOren lur gaineko aparkalekuaren ondoan. Modu horretan, Getxoko Udalak azaldu du autobus zerbitzuaren erabiltzaileen baldintzak hobetuko direla: "izan ere, bi aldeetan, eta distantzia zuhurrean, oinezkoen pasabide bana egongo da".
Jarduketa horren barruan sartzen da markesina berria jarriko den eremuaren ondoan dauden hiri-hondakin solidoak (HHS) biltzeko edukiontziak kokapen berri batera eramatea. Zehazki, taxien geralekuaren eta ondoko etxebizitza-blokeko garajerako sarbidearen arteko eremura eramango dira.
Gainera, egungo autobus geralekua dagoen lekua udal zerbitzuetako ibilgailuek erabiltzeko gordeko da. Jarduketa gauzatzeko lau asteko epea izango du, gutxi gorabehera.