Egun hartan gaztea emakumearengana hurbildu eta metroa non zegoen galdetu zion, emakumeak azaldu eta ostean aurrera jarraitu zuen. Gaztea atzetik hurbildu eta andrearen poltsa osten saiatu zen. Emakumezkoak aurka egiten ziola ikusita, hura bultzatu eta lurrera bota zuen gazteak. Hori dela eta, emakumea Urdulizko ospitalera eroan zuten, aldaka hautsita.
Ertzaintzak gaztea identifikatu du eta orain adin txikiko fiskaltzaren esku geratu da.