Momentuz indarrean dagoen Espainiako Gobernuaren agindua martxoaren 29ra bitartekoa bada ere, ondorengo egunetarako aurreikusitako ekitaldiak ere ez direla egingo iragarri du Getxoko Kultur Etxeak. Hain zuzen, honakoak geratu dira, oraingoz, bertan behera:
- Antzerkia: Lloviendo ranas (martxoak 21)
- Kontzertua: Revólver (martxoak 27)
- Zinemabarri zine-kluba (martxoak 26 eta apirilak 2)
- Zinematxiki umeentzako zinea (martxoak 22 eta 29; apirilak 5)
- Antzerkia: Etxerik txikiena (apirilak 3)
- Antzerkia: Pídeme perdón (apirilak 4)
- Kontzertua: Zea Mays (apirilak 4)
Gainera, Sorotan Bele gogoan ikuskizunerako martxoaren 23an hasi behar zuen sarrera-salmenta ere atzeratuko da. Oraindino ez dute zehaztu zein datatara arte. Bertan behera utzitako ikuskizunak beste data batzuetan egiten ahaleginduko dira.
Sarreren dirua berreskuratzeko bideak
"Ekitaldi horietarako sarrerak aurretik txartelaz erosi dituztenei, hurrengo hamabost egunetan dirua itzuliko zaie ezer egin gabe", azaldu du Kultur Etxeak. Erosketa esku-diruz egin dutenek, berriz, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera eskatu ahal izango dute dirua itzultzea Muxikebarriko txarteldegian, astelehenetik barikura, 16:00-20:00 ordutegian.
Bestetik, udal-liburutegietako liburuen maileguak automatokiko luzatu dituzte alarma-egoera amaitu arte, eta honenbestez ez da libururik itzuli beharko.