Koronabirusa Uribe Kostan

Andra Mariko jaiak, irailean

Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 17:37

Jaien iazko irudi bat.

Getxoko Andra Mariko Jai Batzordeak aurtengo jaiak atzeratzea erabaki du: "Guztiok ezagutzen dugun egoeragatik eta gure festa maiatzean denez, arduraz jokatu gura dogu". Beste aldaketarik ez badago, irailaren 10etik 13ra bitartean egiteko asmoa agertu dute.

Hala ere, maiatzeko ohiko datetan "zer edo zer egiten" saiatuko direla adierazi dute jaien antolatzaileek, "sinbolikoa bada ere".

"Jaiak, ondo pasatzeko unea izateaz gain, auzoa lotzeko eta eraikitzeko aukera ere badira, elkartzeko eta indarrak batzeko momentua", azaldu du Jai Batzordeak. "Hori ez galtzeko", maiatzeko jaiak bertan behera utzi eta irail erdialdean egitea erabaki dute, garai batean Andra Mariko jai nagusiak egiten ziren sasoian hain zuzen ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun