Buloak

Gobelan ez dago krokodilorik

Iker Rincon Moreno 2020ko api. 1a, 17:02

Azken egunotan bolo-bolo ibili da sare sozialetan ustez Getxoko Gobela hezeguneko uretan agertzen den krokodiloaren bideoa. Hala ere, bideoa, izatez, 2015ean argitaratutakoa da, AEBetako Alabaman grabatuta.

Bideoan entzun daitekeen ahotsak krokodiloa Getxoko Bolue hezegunean kokatzen du; hala ere, berezko irudiak 2015ean argitaratutakoak dira. Jatorrizko bideoan aligatore bat ikus daiteke, AEBetako Alabamako urmael batean igerian.

Zabaldutako bideo faltsua

Bideo originala

(ikusi 1:15 minututik aurrera)

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun