Erabilitako teknologiaren ezaugarriak medio, saioak 40 minutukoak izango dira, eta gehienez 100 lagunek jarraitu ahal izango dituzte (klaseetara sartzeko sistema testu honen amaieran azalduta dago). Hona hemen klaseen programa:
Astelehenetik barikura:
- 09:30: Adinekoei zuzendutako klasea eta oinarrizko egokitzapen orokorrekoa.
- 10:30: Global fitness klasea eta egokitzapen orokorra.
- 11:30: Pilates eta bizkarra osasuntsu izateko klasea.
- 17:30: Haurrentzako klasea (familiarekin disfrutatzeko diseinatua).
- 18:30: Yoga
Horrez gainera, Getxo Kirolak-ek YouTuben duen kanalean ematen diren klase ezberdinen bideoak igotzen ari dira, etxean erraz egin ahal izateko moduan egokituta. Euren kanalera harpidetuz gero, erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dute bideo berria igotzen duten bakoitzean.
Nola batu Getxo Kirolak-en online klasera
Erabiltzen ari diren sistemari esker, udalerriko herritarrek online klaseetan sartzeko aukera dute. Klase horietara sartzeko plataformak aukera ematen du irekitako ikastaroen egutegia mahai gaineko ordenagailutik edo telefono mugikorretik ikusteko.
Era batera edo bestera, parte hartuko den lehen klasea baino lehen ZOOM Cloud Meetings aplikazioa instalatzea gomendatzen da; modu horretan, lehen aldiz konektatzean, ez da denborarik galduko, eta berehala parte hartzeko aukera egongo da. Hona hemen ZOOM Cloud Meetings aplikazioa jaisteko estekak:
- Sakeleko telefonoa Iphone edo Android eta deskargarako tutorialak.
- Mahai gaineko ordenagailua
- Konexio-froga, mesedez egin froga bat klasea hasi aurretik.
Klasean sartzeko, klasearen hasierako orduan klasearen esteka sakatu besterik ez da egin behar.