Koronabirusa Uribe Kostan

Zabalik dauden komertzioen mapa osatu du Getxoko EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2020ko api. 3a, 15:43

Koronabirusak eragindako alerta egoeran zabalik mantentzen diren establezimenduen mapa osatu du Getxoko EH Bilduk. Horren helburua da herritarrek auzoko eta inguruko denda txikietan kontsumitzea, "supermerkatuez harago". Une honetan 70 komertziotik gora identifikatu eta kokatu dituzte mapan. 

Getxoko EH Bilduk mapa bat osatu du udalerriko auzo ezberdinetan zabalik dauden komertzioak identifikatzeko. Bertan, askotariko establezimenduak topa daitezke, hala nola elikadura-dendak, albaitaritza zerbitzuak eta informatikakoak; horrez gainera, horien telefono eta ordutegiak zehaztu dituzte.

Koalizio abertzaleak azaldu dutenez, euren helburua da herritarrek jakin dezatela euren auzo eta inguruan zeintzuk diren zabalik dauden dendari txikiak, supermerkatuez harago. "Beharrezkoa baita gure babesa adieraztea komertzio txikiei, osasun-krisiaren aurretik, krisia iraun bitartean, eta krisia pasa ostean ere bai".

Mapa uneoro alda daiteke, eta, beraz, eguneratzen joango dira komertzio berriak gehituz. Momentuz, 70tik gora batu dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun