Hala, adibidez, 2020ko egutegi fiskalean sartutako aldizkako zergak (OHZ, Ibilgailuen gaineko Zerga, TAO txartelen tasa...) biltzeko borondatezko epea ekainaren 1aren ondoren hasiko da; daborduko indarrean dauden atzerapenak eta zatikapenak, ofizioz, hilabete bat atzeratzen dira, berandutze-interesik sortu gabe, eta martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean borondatezko epea amaitzen zen zorren premiamendu-probidentzien jakinarazpena ekainaren 1era arte etengo da.
Beste neurri batzuen artean, udalerriko herritarrek eta Udalari zerbitzuak ematen dizkioten enpresek jasan duten eragin ekonomiko negatiboa arintze aldera, arreta berezia jarriz enpresa txiki eta ertainetan nahiz langile autonomoetan, eta horien likidazio-bermean laguntzeko asmoz, Udalak areagotu du izapidetutako hornitzaileen eta laguntzen ordainketa-aginduen maiztasuna; hala, asterokoa izan ordez egunerokoa izango da. (diruzaintza@getxo.eus).
Neurriok Covid-19aren ondoriozko premiazko tributu-neurriei buruzko martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean eta martxoaren 14an alarma-estatua indarrean jartzeari buruzkoan jasotako aurreikuspenak kontuan hartuta daude.
2020ko zergaldiko aldizkako zergak: 202ko zerga-egutegian sartu beharrekoak
Zerga-egutegian honako aldizkako zerga hauek sartu dira 2020ko zergaldirako:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ),
- Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ),
- Ibilgailuak finken barruan espaloien bitartez sartzeagatiko eta aparkalekua erreserbatzeagatiko tasa (Ibiak),
- Udaleko bide publikoetan ibilgailuak aparkatzeagatiko tasa (egoiliarrentzako urteko TAO txartela),
- Autotaxien aparkalekua erreserbatzeagatiko tasa,
- Kioskoak bide publikoa okupatzeagatiko tasa,
- Kutxazain automatikoak bide publikoa okupatzeagatiko tasa,
- Terrazak bide publikoa okupatzeagatiko tasa.
Aipatutako zergak borondatezko bidean kobratzeko aldia urte bakoitzerako onesten den zerga-egutegian ezartzen da. Orokorrean, ekainean egin izan da borondatezko aldia. Alarma-egoera indarrean sartu zenean, martxoaren 14an, ez zegoen 2020ko zergaldirako zerga-egutegia onetsita.
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, ekainaren 1era arte etengo dira bai zerga-egutegiaren onespena, bai borondatezko bidean kobratzeko aldiaren hasiera.
Kontuan hartuta zergak borondatezko bidean kobratzeko aldia hasi aurretik administrazio-lana egin behar dela eta onesten diren erroldak jendaurrean jartzeko izapidea egin behar dela, 2020ko ekitaldirako aipatutako erroldak borondatezko bidean kobratzeko aldia ekainaren 1aren ondoren hasiko da Getxoko Udalean.
2020ko zergaldiko aldizkako zergak: 2020ko zerga-egutegian jasota ez daudenak
Getxoko Udalak zerga-egutegian jasota ez dauden beste zerga eta diru-sarrera batzuen aldizkako kobrantza kudeatzen du.
- Etxeko laguntza-zerbitzua jasotzeagatiko tasa.
- Babespeko apartamentuen zerbitzua jasotzeagatiko tasa.
- Zerbitzu-emakidako kontratuetatik edo jabari publikoa okupatzeagatik sortutako diru-sarrerak.
- Ondasun higiezinen errentamendu-kontratuetatik sortu diren eta ondare-izaerakoak diren diru-sarrerak.
Aipatutako diru-sarreren aldizkako kobrantza, ohikoa den bezala, Diruzaintza Arloak ordainagiri horiek kobratzeko beharrezkoak diren datuak ezagutzen dituen heinean egingo da.
Aldizkakoak ez diren zergak: Eskualdaketen aitorpenak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ondorioetarako
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, dagokion aitorpena aurkezteko epea 2020ko martxoaren 16tik aurrera amaitzen den eskualdaketei dagokienez, ekainaren 1era arte luzatuko da adierazitako epea.
Aurrekoa gorabehera, e-mail bidez (gainbalioa@getxo.eus) edo notarioen bidez aurkeztu diren aitorpenak behar bezala jaso dira. Arloan erregistratzen ditugun heinean erregistro horren berri emango zaie aurkezleei.
Era berean, e-mail bidez (gainbalioa@getxo.eus), nahiz webgunearen bidez aurkeztu diren gainbalioen kontsulta-aurrerapenak behar bezala jaso dira eta zergadunei erantzuten ari zaie.
Administrazioak egindako aldizkakoak ez diren zergen ofiziozko likidazioak
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, likidazio berriak egiteko zerga-prozeduren hasiera ekainaren 1era arte etengo da.
Bestalde, ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 16tik aurrera amaitzen den likidazioei dagokienez, epe hori hamabost egun naturalez atzeratuko da.
Alta berriek sortutako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren autolikidazioak
Ofizioz hasten ez den zerga-prozedura da; horrenbestez, ez dio eragiten martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoa, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita.
E-mail bidez (zergak@getxo.eus) aurkeztu diren zergak behar bezala jaso dira eta zergadunei erantzuten ari zaie.
Onartuta zeuden atzerapenak eta zatikapenak
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, indarrean zeuden atzerapenei eta zatikapenei dagokienez, mugaeguna hilabete bat atzeratuko da ofizioz, eta ez da berandutze-interesik sortuko.
Eskatzen diren atzerapenak eta zatikapenak
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, aurkezteko epea eta borondatez ordaintzeko epea martxoaren 16tik aurrera amaitzen den atzerapenen eta zatikapenen eskaerei dagokienez, e-mail bidez aurkeztu direnak aztertu dira eta normaltasunez ebazten ari dira.
Premiamendu-aldian dauden zorrak
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean borondatezko epea amaitzen zen zorren premiamendu-probidentzien jakinarazpena ekainaren 1era arte etengo da. (exekutibo.bilketa@getxo.eus)
Zerga-izaerako berraztertze-errekurtsoak
Martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean, Covid-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeetan ere aplikatu behar baita, baldin eta 2020ko martxoaren 16an dagokion errekurtsoa jartzeko 30 eguneko epea hasi bazen, epe hori ekainaren 1era arte etengo da. Ekainaren 1ean geratzen den aldiari dagokion epea hasiko da berriz.
Baldin eta 2020ko martxoaren 16an ez bazen dagokion errekurtsoa jartzeko 30 eguneko epea hasi, epe hori ekainaren 1era arte etengo da. Horrenbestez, ekainaren 1ean hasiko da 30 eguneko epean errekurtsoa jartzeko epea.
Hornitzaileen eta laguntzen ordainketa
Covid-19aren ondorioz udalerriko herritarrek eta Getxoko Udalari zerbitzuak ematen dizkioten enpresek jasan duten eragin ekonomiko negatiboa arintze aldera, arreta berezia jarriz enpresa txiki eta ertainetan nahiz langile autonomoetan, eta horien likidazio-bermean laguntzeko asmoz, Getxoko Udalak areagotu du izapidetutako hornitzaileen eta laguntzen ordainketa-aginduen maiztasuna; hala, asterokoa izan ordez egunerokoa izango da. (diruzaintza@getxo.eus)