Getxoko Udalak gaitzetsi egin du zapatuan, apirilaren 4an, auzokide batek bere ezkontidearen eskutik jasandako erasoa eta gogoratu du emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei premiazko arreta eta harrera emateko baliabideak eta zerbitzuak daudela; izan ere, konfinamenduak gehiago zaildu dezake indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen bizikidetza.
Harremanetarako kontaktuak
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Romo-Areeta (944 660 153), Algorta-Neguri (944 660 101) eta Getxo-Andra Mari (944 660 130).
- Udaltzaingoa (944 660 202).
- Ertzaintza (944 063 420).
- Biktimari arreta emateko 24 orduz (900 840 111).
- Emakunderen herritarrentzako zerbitzua (945 016 702).
-
Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzua (944 025 050).