Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, martxoaren 14tik desagertuta zegoen bilbotarra da Algortako Portu Zaharreko uretan hilik aurkitutakoa. Joan den barikuan, apirilaren 3an, aurkitu zuten hilotza. Atzo, aldiz, hilotza aztertu eta ikerketa amaitu ondoren, baieztatu ahal izan dute gorpua desagertutako Bilboko gizonarena dela.
Polizia-iturriek zehaztu dutenaren arabera, hilotzak ez zuen kriminalitate-zantzurik; hala, hipotesi nagusia da istripuzko heriotza izan zela.