Koronabirusa Uribe Kostan

Getxo Lagunkoia ekimenak etxean jarduera fisikoa sustatzeko hainbat bideo egin ditu

Erredakzioa 2020ko api. 10a, 10:00

Romo Kultur Etxean Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan egiten den jarduera fisikoaren talde arduradunak hainbat bideo eta gomendio egin ditu zentroko gimnasioko erabiltzaileentzat, etxean dauden bitartean hainbat ariketa egiten jarraitu ahal izate aldera. Hain zuzen ere, lau bideo (mantentze-gimnasia, indar-gimnasia, pilates eta yoga) eta orri batzuk (indar eta erresistentzia ariketa eta yoga jarrera batzuekin) prestastu dituzte.

Asmoa da baliabide horiek gimnasioa erabiltzen duten 210 laguni bitarteko telematikoen bidez (WhatsApp, e-mail..) helaraztea. Gainera udalaren webgunean ere eskuragarri daude, interesa duten herritar guztiek eskuratu ahal izateko. 

Gimnasia

Yoga

Pilates

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun