Koronabirusa Uribe Kostan

Getxoko haurrek eta gazteek egindako irudien bila dabiltza

Erredakzioa 2020ko api. 10a, 12:23

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Euskara Zerbitzuaren eta Parte-hartze Arloaren arteko elkarlanetik Getxoko 5 urtetik 20 urtera bitarteko gazteek eginiko irudiak (marrazkiak, argazkiak eta muntaia grafikoak) bildu nahi dira.

Ideia da 5 eta 13 urte bitarteko haurrek konfinamendu egoera nola bizi duten islatzea; horretarako, hori irudikatzen duten irudiak bidali ahal dituzte, Covid-19ren ondoriozko alarma-estatua dela eta. Lanok posta elektroniko bidez bidali ahal izango dira eta Udaleko sare sozialetan argitaratuko dira. Bakoitzak bi lan egin ditzake gehienez eta egindako marrazkiaren argazkia areetakoludoteka@getxo.eus helbidera bidali beharko da egilearen datuakaz (izen-abizenak eta adina).  

Bestalde, 14 urtetik 20 urtera bitarteko gazteentzat Gazteirudiak izeneko programa jarriko da abian. Horren helburua da Gazteria Zerbitzuaren argitalpenetan (esku-orrietan, web orrian, sare sozialetan…) erabiliko diren irudiak biltzea. Irudi bakoitzaren truke 15 euro ordainduko dira, horiek erabiltzeko eskubidea eskuratzeko. Hautatutako lanak egilearen izenagaz batera argitaratuko dira. Gaia librea da, "Getxon kokatuta baldin badago eta bertako gazteak eta horiekaz lotutako jarduerak eta elementuak ageri baldin badira", arduradunek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun