Koronabirusa Uribe Kostan

Online egingo dute apirileko Ase Bertsoz ekimena

Erredakzioa 2020ko api. 12a, 16:24

Joan den urrian jaio zen, Azebarri Kultur Elkartearen eta ALBE bertso-eskolaren lankidetzari esker, Ase Bertsoz ekimena, "bat-bateko bertsogintzara era samurrean hurbiltzeko" helburua duena. Denon gogoan dagoen egoera dela eta, apirilekoari eutsi bai, baina nork bere etxetik eta bideo-batzarrak egiteko aukera ematen duen Jitsi plataforma baliatuta jardungo dute. Hitzordua, apirilaren 16an. 

Mahaiaren bueltan otordu baterako elkartu eta hainbat modutara bertsogintza egitea, hori bezain sinplea da Ase Bertsoz. Oraingoa ez da hain sinplea, noski, baina hala ere egitera animatu dira antolatzaileak. Datorren egueneko 20:00etan hasiko da topaketa, Jitsi plataforma erabilita; bezperara arte egongo da izena emateko aukera, hauetako bide bateren batetik:

Norberak gura duen mailan eta neurrian har dezake parte, hau da, entzun bakarrik, entzun eta batzuetan punturen bat bota, puntukako katean parte hartu, koplaren bat bota, zortzikoren bat...

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun