Telefono deiak 09:00etatik 18:00etara egiten dira, arduradunek azaldu dutenez. Denera, 10.000 bat dei egingo dira bakarrik edo 65 urtetik gorako beste pertsona bategaz batera bizi diren 65 urtetik gorako pertsonei. Deiak barrutika antolatzen ari dira, eta deia egiten duenak deitu beharreko pertsonaren izena, bi abizen, jaioteguna (adina), helbidea eta telefonoa ditu. Pertsona horrek udaletxetik deitzen duela adieraziko du beti, eta deiaren xedea modu atseginean eta hurbilean azalduko du.
Jarraian, etxetik ezin ateratzera nola egokitzen diren galdetuko da, eta baita eguneko oinarrizko premiak betetzeko laguntza-sarerik duten eta laguntzarik behar duten ere. Deia jasotzen duen pertsonak ez badu erantzun nahi edo ez badu esaten duena jasota utzi nahi, ez dela daturik jasoko adieraziko zaio. Azkenik, emandako denbora eskertu ondoren, edozein kontutarako Getxoko Udalagaz harremanetan jarri behar izanez gero, 010 zenbakira deitu dezakeela azaltzen da.
Harremanetarako telefonoak
- Romo-Areetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 944 660 153
- Algorta-Neguriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 944 660 101
- Getxo-Andra Mari Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 944 660 130
- Eusko Jaurlaritzaren Guztion Artean laguntza-programa: 945 222 222
- Bizkaiko Psikologia Elkargoa: 944 795 270