Edonork erabil dezake plataforma hori, ikaslea izan edo ez. Musika Eskolak gune hori bisitatzeko eta edukia aberasteko iradokizunak bidaltzeko gonbita egin du.
Online jarduerari ekingo dio Musika Eskolak
Astelehenean, hilaren 20an, Andres Isasi Musika Eskolak bere jarduerari ekingo dio, Aste Santuko oporren ondoren. Hala, joan den martxoaren 12tik egiten ari zen bezala, instrumentu, ahots eta abarrekaz jarraituko dute eta saioak indartuko dituzte bideo-deiak erabilita. Era berean, ikasle denek beren asteko saioak ohiko ordutegian jaso ahal izango dituzte, Musika Gela Birtuala plataformaren bidez.