Urteko lehen hiruhilekoan 168.531 euro banatu ditu Getxoko Udalak, 245 laguntzatan

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 10:12

Eusko Jaurlaritzak Getxoko Udalari 478.398 euro gehiago ematea onartu du Gizarte Larrialditarako Laguntzen artean banatzeko, COVID-19aren krisiak eragingo duen eskaeren hazkundeari aurre egiteko. Diru-kopuru hori gehituko da urtearen hasieran emandako 68.705 euroko zenbatekoari. Edozein kasutan, behar izanez gero, Udalak adierazi du bere fondoetatik ipiniko duela urtean zehar eskatutako GLL guztiei erantzuna eman ahal izateko.

Aldizkakoak ez diren laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren konturako prestazioak dira eta Udal Gizarte Zerbitzuek bideratu, gestionatu eta ordainketak gauzatzen dituzte, gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko edo saiheste aldera.

Urteko lehen hiruhilekoan Udalak 168.531 euro banatu ditu, 92 familia unitateri emandako 245 laguntzaren artean. Horietatik 70 GLL etxebizitzaren mantentze gastuetarako izan dira, beste 69  energia gastuetarako, 48 oinarrizko beharretarako eta 38 alokairu eta ostaturako. Gainontzekoak instalakuntzetarako eta konponketetarako, elektrotresneria erosteko eta zorpetzeari aurre egiteko izan dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun