Aiboako beheko aldean dagoen igogailu publikoaren zerbitzua, Txakursolo kalea eta Metroko geltokia lotzen dituena, eten egingo da aldi baterako gaur, barikuan, instalazio horretako bide-esparruan lorezaintzako mantentze-lanak egingo direla eta. Zerbitzua 08:15etik aurrera etengo da, aipatutako lanak amaitu arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!