Lanok lau eguneko iraupena izatea aurreikusita dago. Hala, 08:00etatik 15:00etara bitartean egingo diren obra horien ondorioz, trafikoa eten egin beharko da aldi baterako aipatutako kaleetan. Obra-laguntzaileek arautuko dute zirkulazioa seinaleen bidez etorbidean, lanek aurrera egin ahala. Hori dela eta, inguru horretatik ibili behar duten pertsonei eskatzen zaie adi egoteko seinaleakaz eta eman daitezkeen argibideakaz, eta kontu handiz ibiltzeko.
Gainera, obrak ukitutako aparkalekuak libre utzi beharko dira; eta horretarako seinaleztatuko dira. Beraz, inguruko egoiliarrek horri buruz ezar daitekeen seinaleztapena errespeta dezatela eskatu du Udalak, lan horiek behar bezala egin ahal izateko.
Seinaleztapen horizontala birjarri egingo da obrak aurrera egin ahala, ahal den guztietan.