Covid-19aren pandemiak eragin handia izan du egunotan gizartearen alor askotan, baita euskal kulturan ere. Hori dela eta, jendearentzako "entretenigarria eta hezigarria" den galdera-joko bat sortu du Algortako Itxartu dantza eta musika taldeak. Diotenez, horren helburua da jendea dibertitzea eta euskal dantzen eta doinuen inguruko datuak ematea. Azpimarratu dutenez, herri-ekimena izan da eta edonork parte har dezake lehiaketa horretan, hemen klikatuta.
Euskal kulturaren inguruan gehien dakiena zara kuadrillan? Herriko jaietan beti dantzatzen dabilen horietakoa zara? Ikus dezagun zenbat dakizun, bete galdetegia eta partekatu emaitza sare sozialetan.