Getxoko Udaltzaingoak gizon bat epailearen esku utzi du osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Udal iturriek azaldu dutenez, Herritarren Segurtasunaren arloko patruila batek, uniformerik gabe, gizon bat atzeman zuen paseatzen, norabide finkorik gabe. Udaltzainak gizona identifikatzera eta Alarma Egoerari lotutako Errege Dekretua ez betetzeagatik salatzera hurbildu zirenean, gizona korrika atera ei zen. Poliziek hura geldiarazi zuten eta hura miatu ondoren, hauts zuria zuten 12 bilgarri atzeman zizkioten, ustez kokaina, 600 eurotik gorako balioa zuena.
Horregatik, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik eginbideak bideratu zitzaizkion, eta konfinamendua ez betetzeagatik salaketa jarri zitzaion.