Bestalde, Getxoko Udaltzaingoak ohartarazpen-lanak egin zituen atzo iluntzean, hondartzetan zeuden pertsonek arreta-neurriak har zitzaten. 21:10ean egiaztatu zuten paddel-surfa egiten ari ziren bi pertsona larri zeudela, Portu Zaharretik gertu, baina azkenean euren kabuz irtetea lortu zuten.
Azkenik, 9:00etatik 9:40era, bi baldosa eta aldamio bateko materiala erori ziren, eta hainbat edukiontzi irauli ziren Sarrikobaso, Alango eta Antiguo Golf kaleetan.