Datorren astelehenean, hilaren 11n, goizean hasiko dira Arrigunagako hondartza udako denboraldirako egokitzeko lanak. Harea mugitzeko makina astunak erabiliko dira; beraz, hareatza itxi egingo da, segurtasun-neurriak direla medio, lanek irauten duten bitartean. Uste da lanak hamar eguneko iraupena izango dutela. Maiatzaren 16 eta 17ko asteburuan, larunbatean eta igandean, gelditu egingo dira lan horiek eta, beraz, herritarrek hondartza erabili ahal izango dute, aipatutako egun horietan indarrean dagoen konfinamendua arintzeko faseari dagozkion neurriek ezarritako baldintzetan. Gaur egun, bakarka paseatzeko eta kirola egiteko bakarrik erabil daiteke hondartza.
Udalerriko gainerako hondartzak egokitu dira daborduko.