Arenas futbol-klubak azaldu duenez, maiatzaren 18an 101 urte beteko dira taldeak Errege Kopa irabazi zuenetik. Hala, mendeurren horri lotuta antolatuko dituzten ekitaldietako bat izango da datorren astelehenean argitaratuko duten El Corazón Sensible del Fútbol dokumentala. Azpimarratu dutenez, orain arte argitaratu gabeko irudiak eta datuak biltzen dituen lana da hori eta, hasiera batean Muxikebarrin proiektatzekoa zen arren, YouTuben egingo dute publiko, COVID-19aren pandemia dela eta.
Dokumental horretan hainbat pertsonari egindako elkarrizketak ageri da, hala nola Amaia Agirre Getxoko alkatea, Franqui Egusquiaguirre klubeko presidentea, Aitor Ramos taldeko egungo kapitaina, Juan Mari Velasco klubeko 1. bazkidea eta Ainara Unibaso bazkide eta zuzendaria.